Industria aurreratueneko berrikuntza, Pumps & Valves eta Maintenance konferentzien ardatz

Lehen mailako espezialistak eta industriako ordezkariak gaurtik ostegunera bitartean produktuen azken garapenak eta prozesu berritzaileak aurkeztuko dituzte Pumps & Valves eta Maintenance hitzaldi-jardunaldietan. “Berrikuntzaren nazioartekotzea: ingeniaritza sektoreko esperientzia” izango da PUMPS & VALVES hitzaldiak batuko dituen izenburua, non ondorengo enpresen parte-hartzea ikusiko dugun: Worley Parson, Amec Foster Wheeler, Técnicas Reunidas, ITAC, Idom, Tecniberia, Gas Natural, KPMG eta Sener, besteak beste. Biharko jardunaldian zehar, alderdi teknikoagoak aztertuko dira ISA, Tetra Pak eta ABB enpresetako hizlarien eskutik.

Bestetik, MAINTENANCE hitzaldien programan toki nabarmena izango du informazioaren teknologiek eta mantentze prediktiboak osatutako binomioak, fabrikazio adimentsuan funtsezko elementua baita. Izan ere, gaur egungo industria oso baldintzatuta dago instalatutako makineria modu eraginkorrean ustiatzeko beharragatik eta mantentze-jarduerak areagotzeko beharragatik. Horrez gain, “zerbitizazioaren” (zerbitzu gehigarriak ematea) eta outsourcing-aren moduko joerekin lotutako negozio-eredu berriak jorratuko dira ere. Hizlarien artean, nabarmentzekoak dira Iberia, SKF, Acciona Energía, TMB Metro Barcelona eta GE Digital.

-ek idatzirik|2017-06-06T10:15:47+02:006 de ekaina de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top