“Inguru bizia, giro profesional paregabea eta sektoreko enpresa liderren parte-hartze bikaina”

Hirugarren egunez jarraian, MAINTENANCE azokak bateratu egin ditu, 70 enpresa erakusketariren eskutik, mantentze aurreratuaren baitan mantentze industrialerako, aktibo eta instalazioen kudeaketarako eta ekoizpenaren fidagarritasunerako azkeneko joerak eta berrikuntzak. Erakusketa-jarduerarekiko paraleloan, hitzaldi-programa zabala antolatu da, bai eta elkartruke profesionalerako espazioak ere. Zentzu horretan, gaur nabarmentzekoa izan dira burututako “Innovation Workshops” lantegiak, non enpresa erakusketariek beren produktu eta soluzio berritzaileenak eta teknologikoki aurreratuenak aurkezteko aukera izan duten.

Laura Garganok, ServiceMax from GE Digital erakundeko salmenta-buruak eta Maintenance jardunaldietako hizlariak, oso modu positiboan baloratu du azokan izan duten parte-hartzea eta bereziki azpimarratu du sektorearekin batera azokak bizi izan duen bilakaera azkarra, izan ere, bere aburuz, sektorearen intentsitatea eta konplexutasuna areagotuz doaz. “Mantentze prediktiboaren eta 4.0 Industriaren joera berrien inguruko berrikuntzek frogatzen dute joera teknologiko hauek geroz eta beharrezkoagoak direla sektore honetako enpresentzat”.

“Inguru bizia, giro profesional paregabea eta sektoreko enpresa liderren parte-hartze bikaina. Bi networking-egun lanpetu hauek GE, ServiceMax eta Opertek izenak goraipatzeko aukera eman digute”, adierazi du Laura Garganok.

-ek idatzirik|2017-06-08T15:49:11+02:008 de ekaina de 2017|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top