Erabateko ibilbidea industria aurreratuan

+INDUSTRYren erakusketa-eremuak 20 herrialdetako 840 enpresa erakusketari baino gehiago biltzen ditu BECeko 1. eta 3. pabiloietan: maila goreneko topaketa bat, industriaren lehiakortasuna bultzatzeko produktuen, prozesuen eta irtenbideen azken berrikuntzekin eta garapenekin. Eta ibilbide praktikoa eskaintzen du, industria aurreratuak antolatua eta sektorizatua.

Lehenengo pabiloitik hasita, +INDUSTRYren berezko erakusketa-atalera sartu ahal izango dira bisitariak, horniduren eta burdindegi industrialaren sektoreari eskainia. Bertan, hornidura eta erremintei, finkapenei eta makineria laguntzaile txikiari buruzko azken nobedadeak aurkituko dituzte. Ondoren, PUMPS & VALVES eremuan, ponpa industrialak, balbulak, iragazteko ekipoak eta ekipo hidraulikoak batuko dituzte. Horren ondoren, eta MAINTENANCEren eskutik, aktiboak mantentzeko teknologia aurreratuei eskainitako eremuan murgildu ahal izango dira, zuzentzailetik produktiboraino, iragarpenetik eta prebentziozkotik igaroz. Big data, analytics, zibersegurtasuna, blockchain, konektibitatea eta adimen artifiziala izango dira, besteak beste, BeDIGITAL erakusketa-atalak eskainiko dituen proposamenetako batzuk.

Bisitariek +INDUSTRYtik aurrera jarraitu ahal izango dute 3. pabiloira WORKinn Talent Hub enplegu industrialaren foroaren bidez sartuz; aurten, ehun lan eskaintzekin. Behin pabiloi horren barruan, fabrikazio gehigarriko eta fabrikazio-prozesu aurreratuko soluzioak aurkituko dituzte ADDIT3Dn; metaleko FA ekipoetan, materialetan, softwarean, eskanerrean eta teknologia horren industria-aplikazioetan liderrak diren enpresek osatutako azalpen-atal bat. Azkenik, profesionalek beren premien neurrira egindako konponbideak aurkituko dituzte AZPIKONTRATAZIOAN, enpresa txiki eta ertain azpikontratisten bitartez, ezinbestekoak baitira enpresen efizientzia eta eraginkortasun produktiborako.

-ek idatzirik|2023-06-08T09:08:33+02:007 de ekaina de 2023|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top