+INDUSTRY 2021: Industria aurreraturako birtopaketa estrategikoa

+Industry azokak urriaren 26 eta 28 bitartean egingo du hurrengo edizioa. Azokaren antolatzaileek hitzordua urteko bigarren sei-hilekoan kokatzea erabaki dute, bizi dugun egoerak eragindako ziurgabetasunaren aurrean eta sektoreko elkarte nagusien zein enpresa erakusketarien iritziak entzun ondoren, behin lehentasunezko kontratazio epea amaituta. 4.0 industriak ikuspegi orokorra behar du, eta konpromiso honekin Bilbao Exhibition Centre-k lanean jarraituko du ekitaldi oso eta erakargarria antolatzeko alderdi ekonomikotik, komertzialetik eta teknologikotik, eragile nagusien garapen mailari egokituta.

+Industry markaren pean Industry Tools by Ferroforma, Subcontratación, ADDIT3D, BeDigital, Pumps&Valves, Maintenance eta Fitmaq azokak egingo dira aldi berean. Garai zailetan, gaur egungo modukoetan, negozioa sortuko, harremanak areagotuko eta sektorea aktibatzeko aukera berriak hurbilduko dituen topagunea eskaintzea da deialdiaren helburua.

Zazpi deialdi horien baturak, gainera, sinergia oso interesgarriak sustatuko ditu eta fabrikazio-prozesuetan, hornikuntza eta erreminten arloetan neurrirako irtenbideak eskainiko ditu, azken teknologiez, industria prozesuetako ekipoez eta aktiboen eta instalazioen mantentze-lanetarako produktuez gain. Horretarako, +Industry azokak gune oso dinamikoak sortzearen aldeko apustua egin du, erakusketa-gunea jardunaldi teknikoekin, zuzeneko demostrazioekin, B2B topaketekin eta beste hainbat erreminta osagarrirekin tartekatuz, beste formatu batzuetan inpaktu komertziala areagotze aldera. Erreminta digitalek ere garrantzi handia izango dute, +Industry azokaren hedapena areagotzeko, eta Internet bidez ikusi ahal izango diren edukiak prestatuko dira.

-ek idatzirik|2021-09-06T14:58:12+02:0026 de urtarrila de 2021|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top