Maintenance Talks, eztabaidarako topagunea mantentze industrialeko joera berriak

Maintenance Talks ekimenak, MAINTENANCEko konferentzien programak, mantentze industrialarekin lotutako azken joerak eta berritasunak ezagutzeko aukera bikaina eskainiko du: zuzenketarako mantentze-lanak, erabateko mantentze produktiboa, predikziozko mantentzea eta mantentze prebentiboa barne. Ekimen honetan, punta-puntako adituek arrakasta-kasu onenak ezagutarazi eta sektoreak dituen erronka nagusiak sakonduko dituzte. MAINTENANCE Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azokaren bosgarren edizioa egingo da ekainaren 6tik 8ra Bilbao Exhibition Centren, +INDUSTRY 2023ren testuinguruan.

Jasangarritasuna aktiboen kudeaketan eta mantentze-lanek Green Economyn betetzen duten rola izango da konferentzien programako eztabaidagaietako bat, eta partaideetako bat izango da Jan Stoker, Mantentze-lanetako Sozietate Nazionalen Europako Federazioko European Training Committeeko (ETC) presidentea. Metabertsoa eta biki digitalak gaia ere landuko da eta partaide esanguratsuenetako bat izango da Dimitris Kiritsis Fabrikazio Jasangarrirako -EPFL- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietako (IKT) irakaslea. Gainera, protagonismo berezia izango dute gai hauek: Robotika mantentze-lanetan eta 5.0 mantentzea: Worker-in-the-loop-erantz. Gai horietan adituak direnak bilduko dira: Olga Fink, Lausanneko Eskola Politekniko Federaleko Mantentze-lanetako eta Operazioetako Sistema Adimentsuetako irakaslea, besteak beste.

MAINTENANCE, Bilbao Exhibition Centrek eta EasyFairsek antolatutako ekimena da eta erakunde mailako bazkideak SPRI eta Eusko jaurlaritza dira. Gainera, Evora It Solutionsen urrezko babesa eta Ondoanen zilarrezko babesa jaso ditu.

 

Orain arte, 700 erakusketarik baino gehiagok baieztatu dute +INDUSTRY 2023n izango direla

MAINTENANCEk bosgarren edizioa ekainean egingo du +INDUSTRY 2023ren baitan. Smart Manufacturingen balio-kateko eragile nagusiak hiru egunez bilduko dira aldi berean ADDIT3D, BeDIGITAL, MAINTENANCE, PUMPS&VALVES eta SUBCONTRATACIÓN azokak jasoko dituen plataforma industrial handi honetan. Gainera, burdindegien eta hornidura industrialen sektoreari eta WORKinn Talent Hubi eskainitako atala ere egongo da. Orain arte, 700 enpresa erakusketarik baino gehiagok baieztatu dute topaketan izango direla.

+INDUSTRYk modu sektorizatuan eskainiko ditu BECeko 1 eta 3 pabilioietan industriarako, digitalizaziorako eta fabrikazio aditiborako hornikuntzetan eta fabrikazio-prozesuetan izandako berrikuntza eta aurrerapen nagusiak. Horiez gain, aktiboak eta instalazioak mantentzeko punta-puntako produktuak eta teknologiak eta prozesu industrialetarako ekipamendua egongo dira ikusgai. Ikuspegi komertzialetik eta teknologikotik, sustapeneko erakusleiho osoa eta erakargarria izango da.

-ek idatzirik|2023-05-11T10:10:15+02:0010 de maiatza de 2023|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top