Pumps & Valves eta Maintenance, teknologiaren abangoardian

Pumps & Valves-ek, Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azokak, laugarren edizioa du aurtengoa. Erakusketa eta jarduera paraleloak konbinatzen ditu; besteak beste, hitzaldi oso espezializatuen programa bat izango da, eta, haren bidez, fluido-prozesuen ekipamenduetako azken teknologiak ezagutaraziko dira, enpresa erabiltzaileen eta ingeniaritzen arrakasta-kasu onenez hitz eginda.

“Ziklo-aldaketarantz zuzendutako ingeniaritza-proiektuetako erronkak eta aukerak (ECP)” hizpide izango dituen saioak amaiera bikaina emango dio biltzarren programari. Saio horretan, hainbat gauzari buruz hitz egingo da: pandemiaren ondorengo EPC proiektuetako erronkak, industria jasangarrirako proiektuak, ekonomia zirkularra (waste to energy, biogas and liquid fuel), eta hidrogenoa (industriarako aukerak). Panelari amaiera emateko, eztabaidara irekitako mahai-inguru bat izango da, eta besteak beste enpresa hauetako ordezkariek hartuko dute parte: Técnicas Reunidas, Technip Iberia S.A.U., IDOM eta Ghenova Energy and Industry Consulting.

Bestalde, eta sektoreko azoka nagusi gisa, Maintenance-k, Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azokak, mantentze-lanen alderdi guztietarako azken teknologiak eta soluzioak izango ditu: zuzengarria, prebentiboa eta prediktiboa edo aurreratua. Hitzordua lehen mailako informazio-erreferentzia da hura osatzen duten hitzaldiei esker, zeinek gaurko egunean zehar Industrial Maintenance Innovation Conference-ren (IMIC) hirugarren edizioa hartzen du.

Hitzaldi horietan, lehen mailako hizlariek partzen dute; besteak beste, Jay Leek (AEB), George Washington Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoan doktore ospetsua, gaur egungo industrian aditu nagusietako bat eta ekipamendu industrialetarako mantentze-lan prediktiboko sistemen garapenaren kudeatzailea. Lehen lerroko enpresen ordezkariek ere emango dituzte hitzaldiak; esaterako, Alstom, ETH Zurich, Navantia, Woodhouse LTD eta Luleåko (Suedia) Unibertsitate Teknologikoa.

Easyfairs-ek eta Bilbao Exhibition Centre-k antolatzen dituzte bi topaketa horiek.

-ek idatzirik|2021-10-26T16:06:44+02:0026 de urria de 2021|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top