Mantentze-lan arrakastatsuak sormena eta lehiakortasuna batzen ditu

“Prestakuntza eta sormena dira lehiakortasuna areagotzeko oinarriak”. Mantentze-lanen Espainiako Elkartearen (AEM) Euskadiko delegatuak, Víctor Pérez de Guezuraga, Maintenance-ko hitzaldien programaren inaugurazioan egindako hausnarketa da.

Pérez de Guezuragak mantentze-lanetako profesionalen hiru helburuak zehaztu ditu bere hitzaldian: digitalizazioa, serbitizazioa eta mantentze-lan aurreratuko teknologia aplikatzea, hain zuzen ere. Kontzeptu horiek aintzat hartuta bakarrik iritsi ahal izango gara 4.0 industriak eskatzen duen mailara. Are zehatzago, testuinguru horretan, AEMren Euskadiko delegatuak sektore horretako langileen profesionaltasuna eta prestakuntza defendatu zuen, eta Europar Batasunak akreditatutako mailetatik oso urruti ez dagoela adierazi zuen.

“Egiten jakiteko, egin nahi izateko eta ongi egiteko zorroztasuna izan behar dugu, horrela bakarrik lortzen baita bikaintasuna, 0 akatseko zerbitzu onenak beharrezkoak direlako”, nabarmendu du Pérez de Guezuragak.

Ildo berean, Xabier Basañezek, Bilbao Exhibition Centre-ko Zuzendari nagusiak, ondorengoa ag-dierazi du: “enpresek badakite lehiakor mantentzeko eta kalitatezko produktuak modurik fidagarrienean entregatzeko fabrikazio-ekipoen funtzionamendu egokia bermatu behar dutela”. Basañezen hitzetan, “4.0 industriak negozio-eredu, produktu eta zerbitzu berriak sortuko ditu, eta horiek, produktibitatea areagotuko dute eta lanpostu kualifikatu berriak sortuko dituzte”.

Diego Galarrek inaugurazio-ekitaldia aurkeztu du, Luleå University of Technology (LTU) unibertsitateko katedraduna eta Tecnaliako Mantentze-lanen zuzendaria.

Bestetik, Pumps&Valves azokak aurten balioa handitu du Open Meetings-etan. Haietan, enpresa erakusketariak eta babesleak zuzenean gonbidatutako erosleekin harremanetan jartzeko aukera dute. Kongresuari dagokionez, osteguneko jardunaldia fluidoen prozesuan aurki daitezkeen erronkei eta aukerei eta energia-eraginkortasuna, segurtasuna eta fidagarritasuna hobetzeko irtenbide berritzaileei eskainiko zaie.

-ek idatzirik|2019-06-05T16:54:06+02:005 de ekaina de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top