4.0 industria eta IKT-ak, Maintenance-ren ikuspegian

Ekainaren 4tik 6ra izango da BECen Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azoka

4.0 industriak garrantzia handia izango du Maintenance-en, ekainaren 4tik 6ra Bilbao Exhibition Centre-en izango den Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azoka. Izan ere, kongresuko saioetan enpresen ikuskaritzari eta mantentze-lanei aplikatutako erreminta adimentsuen eta IKTen inguruko azken berrikuntzak ezagutzera emango zaizkie bertara hurbilduko direnei.

Maintenance azokaren hitzaldiek aukera paregabea eskaintzen dute mantentze industrialaren azken teknologia ezagutzeko, arrakasta kasu onenekin. Ildo horretan, hiru bloke programatu dira, hala nola Mantentze-lan elektronikoa, non 4.0 estrategia, Big Data, analisi prediktiboa eta mantentze–zerbitzu adimentsuak landuko diren. Bestetik, Aktiboen Kudeaketan lana egikaritzeaz eta mantentze-lanen serbitizazioari buruz hitz egingo da. Eta, azkenik, Condition Monitoring Teknologien arloan, sentsore adimentsuen eta datuak biltzearen inguruan izango da hitzaldia, eta baita sektorean aplika daitezkeen tresna adimentsuen, droneen eta robotikaren inguruan ere. Horrez gain, IloT-ari buruz ere hitz egingo da (Gauzen Internet Industriala) eta Condition Monitoring-aren Internetez, zeina makinerian akatsen bat adierazten duen aldaketa adierazgarriak identifikatzeko prozesua den.

Hitzaldiak Conference Theatre by Spri-n izango dira, ekinaren 5ean, goizez eta arratsaldez. Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, gainera, Basque Industry 4.0 by Spri harrera-koktela eskainiko du ekainaren 4an.

ERAKUSKETA-GUNEA % 80 BETETA

Hitzaldi-programa luze horrez gain, Maintenance-k erakusketa-gune bat ere badu. Bertan, enpresek haien jarduera ezagutzera eman ahal izango dute eta sektoreari berrikuntzak edo esperientzia azaldu, eta dagoeneko haren azaleraren % 80 hartuta dago. Zentzu horretan, enpresa erakusketarien artean hurrengoak nabarmendu beharra dago: Hydropyc, industria sektore eta mugikorren sektoreentzako sistema eta osagai hidraulikoen ingeniaritza, diseinua, muntatzea, komertzializazioa eta konponketa eskaintzen dituena; Aeromarinek, bere mantentze-lanen kudeaketa softwarearekin; Power Drive, goi-teknologiako aplikazioetan erabiltzeko eragintzarako produktuen fabrikatzailea; BASF, sektore kimikorako industria irtenbideak; Predycsa, makineriaren akatsen kausen diagnosia egiten eta haiei konponbidea bilatzen aditua; eta Globalgit, automatizazio industrialeko enpresa.

Horiek guztiak, gainerako erakusketariek bezala, Innovation Workshop-ei onura atera ahal izango diete, hau da, 15 minututik gora irauten ez duten aurkezpen motzak, non enpresek euren azken berrikuntzak aurkeztu ahal izango dituzten kasu praktikoen bitartez. Erakusketa-gunearen erdian, Speaker Corner delakoan egingo dira, eta azokaren bisitari guztientzako izango dira.

Aurreko bi edizioetan bezala, bi urtean behin egiten den azoka honek, ekainaren 5ean, bisita teknikoa antolatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa erreferente batera. Aurrekoetan, Petronor, Praxair edo Bahía de Bizkaia Gas Electricidad bisitatu izan dira. Oraingoan, Maintenance ekipoa programatutako irteeraren xehetasunak zehazten dihardu.

Azoka bisitatzeko izena eman duten enpresen artean dira: Acciona Agua, Agrozumos, Bahía de Bizkaia Gas y Electricidad, Bridgestone Hispania, CAF Turnkey & Engineering, CIE Automotive, Coca-Cola Iberian Partners, Cofely España S.A.U.; Laboratorios Grifols; Nestle; Pescanova, Siemens Gamesa, ZF Sachs…, besteak beste.

Maintenance azokako edizio honetako berrikuntzetako bat Open Meeting direlakoak dira, azoka berak hartuko dituen topaketak, non erakusketariak eta erosleak harremanetan jartzeko aukera izango duten, euren artean etorkizunean negozioak egin ahal izateko.

Maintenance, Ondoan eta Fieldeas babesle izanik, +Industry plataforma osatzen duten zazpi azoketako bat da. Plataforma honi esker, Bilbao Exhibition Centre industriaren topagune handiena bihurtuko da 2019ko ekainaren 4tik 6ra.

-ek idatzirik|2019-03-08T10:28:15+01:008 de martxoa de 2019|Albisteak|0 Iruzkin

Iruzkin bat utzi

Go to Top